Enpresa Politika

KALITATE, INGURUGIRO ETA LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN POLITIKA

Zuzendaritzak, bere kalitate, ingurugiro eta laneko segurtasun eta osasun politika oinarriak haintzat hartuta,  bere kudeaketa sistema mantentzeko eta hobetzeko konpromisoa hartzen du.

Zentzu honetan, honako konpromiso hauek hartzen dira:

  • Gure lana gure bezeroen eta interesdunen gogobetetze aldera bideratu behar dugu.
  • Merkatuan lehiakorrak izateko helburua dugu, zehaztutako entrega datak beteaz, eta baita merkatuan jartzen diren makina eta automatismoen funtzionamendu egokian oinarrituta.
  •  Legedia eta bestelako baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dugu. Aplikatzen diren arau eskakizunak gure betetze-irizpide minimoak dira.
  • Ingurugiroa babesteko eta kutsadura sahiesteko konpromisoa hartzen dugu, ahalik eta hondakin gutxien sortuz eta ahalik eta gehien birziklatuz.
  • Osasunarekiko arriskuen prebentzioa bermatu behar dugu. Arriskuak saihesten ditugu eta saihestu ezin direnak ebaluatzen ditugu, haien jatorrian borrokatuz, lantokian istripu tasa zerora murriztuz.
  • Langileak etengabe prestatu behar dira, gure sektorea etengabe aldatzen ari baita eta ulertzen dugulako teknikoki beti eguneratuta egon behar dugula azken garapenekin.
  • Langile guztien parte-hartzea, informazioa, prestakuntza eta kontsulta sustatzea, enpresan kalitate, ingurumenarekiko errespetua eta prebentzio maila egokia mantentzeko.
  • Gure merkatuko egoera eutsiko dugula ulertzen dugu, gure erakundean ezarrita dagoen kudeaketa sistema etengabe hobetuz, bezeroen zerbitzua hobetzeko eta baita ingurumenaren eta laneko osasun eta segurtasunaren errendimendua ere.